Fecha de Publicación: 29/07/2016
Karobien ke zurixka XX. mendearen erdirantz itzali zen. Dena dela, duela hogeita baturte Gorbeia mendiaren magalean kokaturik dagoen San Justoko karobia berreskuratu eta karea antzinako erara egin zuen Ipizki Taldeak. Aurten Otzerinmendiko kofradiak emango dio jarraibidea 2016an desagertu den Ipizkik hasitako ibilbideari. Abuztuaren 6an eta 7an kareharria, egurra eta sua bilduko dituen labea ketan ikusteko aukera izango dute San Justora hurbiltzen direnek.
Azken hogei urteetan gertatu den bezala, abuztuaren 6an, zapatuan, goizeko 11:00etan, urteetan zehar ahaztuta eta itzalita egon zen ke zurixka San Justoko haritzen artean igoko da Gorbeia mendiaren tontorra bilatuz. Igande eguerdirantz, kare bizia oka egiten hasiko da labe-ahoa.
Aurten ere abuztuko lehen asteburuan Zeanuriko (Bizkaia) Otzerinmendi auzuneko San Justo baseliza ingurura hurbiltzen direnek jadanik desagerturik dagoen karegintzaren gorabeherak ezagutzeko aukera izango dute Otzerinmendiko kofradiaren eskutik. Iaz arte, Ipizki Taldea arduratzen izan da karobia martxan jartzeaz, Juan eta Julian Aranaren zuzendaritzapean, baina 2016an Ipizkik amaiera eman dio bere hogei urteko ibilbideari eta Otzerinmendiko kofradia arduratuko da lekukoa hartzeaz eta karobia lanean jartzeaz.
KAROBIA PIZTEKO EKITALDIA
Eguna: abuztuaren 6an, larunbatean.
Ordua: goizeko 11:00etan, Otzerinmendiko Kofradiak piztuko du karobia.
Zer egiten da: karobia egurrez betetzen da, gainean kareharria jartzen zaioeta piztu egiten da. Bertarahurbiltzen den jendeak prestaketa lanetan parte hartzeko aukera izaten du.
Hamaiketakoa: Karobia piztu ondoren, San Justora hurbildu direnen artean hamaiketakoa banatuko da: urdaia eta pamitxea.
Karobia 2016 (.pdf 3,15 MB)