LARRE-ALDAKETA: BASERRITIK GORBEIARA 2014

Fecha de Publicación: 23/06/2014

 
Urtero udaberrian natura neguko letargiatik iratzartzeaz batera, larre-aldaketaren lekuko izaten da Gorbeia, abelgorri, behor, ahuntz eta batez ere ardiak mendira zuzentzen baitira. Aurten ere -oraintsu arte ohikoa izan den baino hilabete beranduago-, ekainaren 29an, igandean, Elexartza baserritik abiatuz Arrabako landaraino burutuko duten larre-aldaketan Enrike Etxebarria artzaina eta bere artaldeari laguntzeko aukera eskaintzen du Ipizki Taldeak. 
  • 13111_eu-enrike-etxebarria-m.jpg
    Enrike Etxebarria
  • 13115_eu-enrike-eta-ana-mari-xs.jpg
  • 13121_eu-enrike-gorbeiara-bidean-xs.jpg

Antzinako indarrarekin ez bada ere, oraindino bizirik dirau abeltzantzak Gorbeia mendiaren inguruetako herrietan. Lur hauetan aspaldidanik abelgorri, zaldi, ahuntz eta batez ere ardi aziendek bazkatzen dute. Urtaroek dakartzaten eguraldi aldaketen ondorioz, Gorbeialdeko abeltzainek mendiko larreak utzi behar izaten dituzte. Lehenengo elurteak iristearekin batera abeltzainak eta euren ganaduak haraneko barrutietara jaisten dira, mendia lurmendu eta belar berria ernetzen hasi arte bertan geratzen direlarik.  Udaberria uda bilakatzen den heinean, berriro hartuko dute gorako bidea basoko ganaduek, hurrengo negura arte Gorbeiako landa emankor eta freskoetan bazkatuz. Eta hori izango da datorren igandean, ekainaren 29an —ohikoa izan duena baino hilabete beranduago—, Enrike Etxebarriak eta bere artaldeak egingo dutena Elexartza baserritik abiatuz Arrabako landaraino iristen den ibilbidea burutuz.  

Gorbeiatik jaitsi zenetik bere baserri inguruan zaindu du artaldea Enrikek, eta azken hilabeteetan, neguan eta udaberrian artzaintzak eskatzen dituen lanak egiteari gogor ekin dio: lehenengo axurien jaiotza, hazkuntza eta salmenta, eta gero esnebatzea eta esne hori saltzea. Gainera, oraintsu arte Gorbeian egiten izan duen zeregina, ardi mozketa, mendira igo aurretik burutu du. Gorbeiako egonaldia Jadanik Gorbeia mendian belarra hazi egin da eta ganaduak hartzeko prest azaltzen dira larreak elikagai gozoa eskainiz, horregatik bertara igoko da Enrike artaldearekin, hurrengo hilabetean —duela bost urtera arte bi hilabeteko egonaldia izaten izan da— bere ardiek emango dioten esne aberatsaz baliatuz goi mailako gaztak egiteko.  Uztailaren amaiera arte Arraban, Lekanda haitzaren oinarrian duen txabola izango da bere bizilekua eta artaldea zaintzea, esnea batzea eta gaztak egitea izango dira egunero egin beharko dituen lanak. Goizez eta arratsaldez, berrehunen bat ardiren errapeak igaroko dira Enrikeren eskuetatik, jarraian gaztagintzari ekiteko. Horrelakoa izango da egunen joan-etorria, uztailaren 31k, San Inazio egunak, ardiak antzutu eta artzainaren udako mendiko egonaldia amaitu dela iragarri arte.

INFORMAZIOA GEHIAGO: 653016117 / 630927576 /www.ipizki.com 

Documentos relacionados:

Larre-aldaketa 2014 (.pdf 1,96 MB)

 

Deja un nuevo comentario:

Al dejar un comentario aceptas la política de protección de datos de Gorbeialde y la política de publicación de opiniones en el sitio.

 

Berriak

 

Landa Garapenerako Alkartea | Asociación de Desarrollo Rural | Gorbeialde
C/ Askatasun, 34-A · 48143 AREATZA (Bizkaia) · 94 631 55 25