71 ABELBURU AURKEZTUKO DITUZTE TERREÑA ARRAZAKO EUSKADIKO VI. TXAPELKETA

Fecha de Publicación: 13/12/2012

 
Ganaduzaleen hitzorduaren osagarri, GASTRONOMIA ASTEA ere eratu dute: Esuko Labeldun terreña arrazako okelaz menu bereziak prestatuko dituzte Orozkoko lau jatetxek. Datorren larunbatean, abenduaren 15ean. Orozkon.
  • 11805_eu-orozkon-2012-xii-15-m.jpg
    Terreña

Datorren larunbatean, abenduaren 15a, "Terreña arrazako Euskadiko VI. txapelketa" egingo da, Orozkoko Udalak eta Terreña Arrazako Bizkaiko Elkarteak antolatuta. Txapelketa Santa Luziako azokaren egitarauaren barruan dago. Hegoalden egingo da, eta 14 ganadutegiko 71 abelburu bilduko ditu.

Hala ba, larunbat honetan Orozko lehen sektoreko bilgune bilakatuko da, eta desagertzeko arriskuan dagoen okelatarako arraza baten erakustoki. Terreña arraza galtzeko bidean egon da, baina ganaduzaleek 2.000 buruko kopuru aderazgarriari eusten diote gaur egun.

Ganadu feriarekin batera, azoka ere egongo da 10:00etatik 13:00etara. Gaztak, marmeladak, euskal pastela eta beste hainbat jaki gozo eskainiko dituzte 29 salmenta-postutan, eta beste 20tan, berriz, eskulangintza lanak.

Baina berrikuntza handiena "Gastronomia Astea" da. Ostegunetik, abenduaren 13tik, igandera arte, hilaren 16an, terreña arrazako behi okelaz prestatutako menu bereziak eskainiko dituzte Orozkoko lau jatetxek (Arrugaeta, Iza, Batzoki eta Zubiaur jatetxeek hain zuzen ere)

Eta azokara hurbiltzen direnek beste pizgarri bat ere topatuko dute: Eusko Labeldun terreña okelako hanburgesen dastaketa, 12:00etan.

Documentos relacionados:

Kartela (.pdf 210,14 KB)

 

Deja un nuevo comentario:

Al dejar un comentario aceptas la política de protección de datos de Gorbeialde y la política de publicación de opiniones en el sitio.

 

Berriak

 

Landa Garapenerako Alkartea | Asociación de Desarrollo Rural | Gorbeialde
C/ Askatasun, 34-A · 48143 AREATZA (Bizkaia) · 94 631 55 25