Euskal landa-ingurunearen funtzioaniztasuna eta euskal landa-inguruneak dakarren lurralde-oreka zaintzearren, Landa Garapeneko 10/1998 Legea onartu zuen Eusko Jaurlaritzak.
"...hau da LANDA INGURUNEAREN GARAPENA: Euskal Autonomi Erkidegoan landa inguruko erkidegoak mantendu eta indartzera zuzentzen den prozesua, bertako kultura eta bizimodu propioen artapena bultzatzen duena, biztanleen bizi kalitatea hobetzera jotzen duena."
Legearen helburu nagusiak:
• Euskal nekazaritzaren eta landa guneen funtzio-aniztasuna eta iraunkortasuna bermatu eta sustatu.
• Landa ingurunearen berezko ezaugarri nagusiak mantendu.
• Nekazaritzak lehiatzeko duen gaitasunaren hobekuntza sustatu.
• Landa guneetako enpresen eta ekonomi egituren lehiakortasuna areagotu.
• Landa garapenean eragina duten, Administrazio eta entitate publikoen politika eta ekintzak integratu.
• Landa guneen garapenaren protagonismoa mantendu biztanlerian eta bertako erakundeetan.
• Landa guneko ondarea berreskuratu, zaindu, garatu eta zabaldu.
• Lurraldearen antolamendua hobetu.
• Landa gunearen balioak aintzat hartzen dituen eta landa ingurunearen garapenerako neurri egokiak ezartzeko bidea ematen duen kultura soziala bultzatu.
Landa garapenerako tresnak
1. Landa garapen programak (LGP)
EAE-ko landa eremuen analisi eta plangintza tresnak dira, non administrazio publikoaren bidez garatu behar diren lanaren ardatz bihurtuko diren.
Alde sozio-ekonomikoa suspertzeko prozesu bat martxan jartzea da helburua, eskualdeko garapena sustatzeko beharrezkoak diren politikak eta jarduerak egokitzeko aukera ematen duten tresnak zehaztea. Horretarako eskualdeko biztanleen parte-hartze aktiboaz eta agente publiko eta pribatuen arteko lankidetzaz baliatuko da.
http://www.nasdap.ejgv.euskadi.eus/informacion/programas-de-desarrollo-rural-comarcales-2015-2020/r50-5333/es/
2. Landa garapeneko elkarteak (LGE)
Landa Garapenerako Legeak berak, Landa Garapeneko Elkarteak (LGE) onartzen ditu, landa-garapenerako bitartekotzarako tresna egokiak diren aldetik. Eskubide pribatuko entitateak dira eta eremuko ekonomia eta gizarte sektoreak ordezkatzen dituzte.
Lege horren xedea, landa-garapeneko jarduerak bideratzeko helburuak definitzea, horiek garatzeko behar den marko arauemailea ezartzea, eta gainerako politikak eta jarduerak egokitzeko aukera ematen duten tresnak zehaztea da.
Azkenengo urteotan,landa garapenean ardura duten euskal administrazio ezberdinak, hainbat plan , arau eta lege garatu dituzte, hauen printzipioak eta filosofia legearekin bateratuz. Horren bitartez laguntzeko estrukturak eta fondoen inbertsioak lortu dira, bai EBkoak, baita ekintza sozio ekonomiko garapenerako laguntzak gure landa ingurunean.
3. LANDABERRI
Instituzioen arteko lankidetza eta koordinazio organoak eratzea aurreikusten da, legea bera aplikatzeko. Organo horiek Gobernuak (Landaberri) eta Foru Aldundiek (Landaraba , Landabizkaia, Landagipuzkoa ) ezartzen dituzte.
Gorbeialdek helburu hauengatik egiten du lan …
Nekazarien lehiakortasunaren alde …
Lehiakortasunaren hobekuntza landuz, politika bateratuak garatuz, nekazari berriei lagunduz, aukera berriak identifikatuz …
Oinarrizko zerbitzuen garapenaren alde …
Diru laguntzak, beharrizanak eta azpiegiturei zuzenduz, biztanleriaren bizi kalitatea hobetzeko eta bertako interesezko proiektuak bultzatzeko.
Turismoaren garapenaren alde …
Turistak erakartzeko beharrezkoak diren ekintzak dinamizatuz, promozio berriak sustatuz, gure denden arteko lehiakortasuna sustatuz …
Garapen sozioekonomikoaren alde lan egitea...
Enpresa txikiei beren garapen ekonomiko eta enpresarialean lagunduz, laguntzak kudeatuz, tutoretzak kudeatuz, berrikuntza hobetzeko tresnak inplementatuz...
Teknologia berrien erabileraren alde …
Estaldura itzalak atzemateko, prestakuntza emanez, arlo honetako laguntza desberdinen berri emanez, ikastetxeekin lan eginez …