Herriaren izena: Ubide. Askok oraindik ere Ubidea izena erabiltzeko joera dute, baina 1995an, eta halaxe agertu zen EAO aldizkarian, erabaki zen Ubide izatea gure herriaren izena.
Izenaren jatorria: Ur + bide
Ubideri buruzko datuak: Azalera: 2,9 kilometro karratu.
Ubide Bizkaiko herria da. Bilbo eta Gasteiz lotzen dituen 240 errepidearen ertzean kokaturik. Bilbotik abiatuta 43 kilometrora, Bizkaiko azken herria, Barazar mendatea igo eta bost kilometrora; eta Gasteiztik abiatuta 23 kilometroa, Bizkaiko lehen herria.
Ubidek bere mugakide ditu: Zeanuri eta Dima, iparraldera; Legutio eta Zigoitia (Arabako herriak), hegoaldera; Otxandio eta Dima, ekialdera.
Jon Deuna, 4
48145 UBIDE (Bizkaia)
Tel.: 945 450 322