Orozkoko udala

 

Bizkaia lurralde historikoan dago Orozko, Uribe-Nerbioi eskualdean. Mendiz inguratuta dago herria eta, Altube eta Arnauri ibaiek gurutzatzen dute.
Ezbairik gabe, Gorbeiako Parke Naturala inguruneko erakargarri esanguratsuenetakoa da. Orozkon, hainbat bide topatuko ditugu parkera iristeko, Usabel eta Belaustegi izenekoak, esaterako. Hara iristean, naturaz bere osotasunean gozatu ahal izango dugu, baita bista eta paisaia zoragarriez ere. Toki berean arkeologi aztarnategi ugari ere aurkituko ditugu.

Bestalde, Itxina basoan Supelegor kobazulo karstikoa dago. Anitz istorio eta kondaira sortu dira horren inguruan eta sorgin eta lamien bizileku izan zela esan ohi dute. Bertatik, gainera, Axkorrigan mendira (1095 metro) igotzeko aukera izango dugu, eskualdeko tontor garrantzitsuenetako batera.


Udalerri mugakideak:

•    Iparraldean: Arakaldo, Arrankudiaga, Zeberio eta Arteaga.
•    Ekialdean: Areatza eta Zeanuri.
•    Mendebaldean: Laudio, Aiara eta Amurrio (Araba).
•    Hegoaldean: Amurrio eta Zuia (Araba)


Demografia:

Orozkoko biztanleria 2302 pertsonakoa da.


Ondarea eta Historia:

Orozkon aurki ditzakegun eraikin erlijiosoen artean Olarteko San Bartolome eliza (Ibarra auzoan) eta Muruetako San Pedro eliza nabarmentzen dira. XIV. mendearen bukaeran eraiki zuten lehenengoa eta nabe bakarra du. Bestalde, Muruetako San Pedro elizak nabe bakarra, abside poligonala eta gurutzeria-gangak ditu.

Halaber, herriko eraikin adierazgarrienetako bat XVI. mendean, Zubiar eta Ibarra auzoen artean egindako Aranguren dorrea da. Gaztelu itxura du eta elementu gotikoak zein errenazentistak uztartzen ditu. Bestalde, Martin de Larrea y Leguerzana arkitektoak egin zuen 1741ean Anuntzibai zubi errenazentista ederra; harlanduzko arkua du bereizgarri.

Horrez gain, Legorburu jauretxean dagoen Museo Etnografikoak ere aipamen berezia merezi du. Hiru solairu ditu museoak eta bakoitzak arlo bat jorratzen du: bailararen ondare historikoa, bizimodu tradizionala eta Gorbeiako lurralde garaietako biztanleen bizimodua.


Jaiak:

San Antolin, Irailaren 1a.


 

Kontaktu Datuak:

Helbidea

Avenida de Zubieta, 16
48410 OROZKO (Bizkaia)

Kontaktua

Orozko Udala
Tel.: 946 339 633 · 946 339 685
Fax: 946 330 544

Website

www.orozkoudala.com

 

Landa Garapenerako Alkartea | Asociación de Desarrollo Rural | Gorbeialde
C/ Askatasun, 34-A · 48143 AREATZA (Bizkaia) · 94 631 55 25