Lemoa herri bizkaitarra Arratia eskualdean dago kokatuta eta bi erreka igarotzen dira bertatik, Ibaizabal eta honen ibaiadarra, Arratia. Aramotz eta Arraño mendiak ditu inguruan, eta kareharria da nagusi biotan.
Lemoa, bestalde, ingurune paregabean dago kokatuta; Gorbeiako parke naturalaren inguruetan egonik, ibilbide ugari eskaintzen dizkigu, udalerriko leku atseginenak ezagutu eta Arratiako eskualdean dauden bista ezin hobeekin gozatzeko.
Udalerri mugakideak
Demografia
Lemoak 3398 biztanle ditu.
Ondarea
Lemoako Santa Maria eliza ederrak segituan liluratuko gaitu, garai bateko tenplu erromanikoaren aztarnak baititu, eta horren erakusgarri dira sarrerako zutabeak. Hainbat baseliza ere baditu Lemoak, herri osotik zehar sakabanatuta: Santiago, San Martin, San Lorenzo, San Antolin eta San Ignacio. Gainera, Ziriboketa errotak eta Lemoako baserri ugariek osatzen dute herriko ondare historikoaren multzoa.
Jaiak
Bizkaiko udalerri honek hainbat jai ospatzen ditu uda sasoian; hala ere, herriko jai nagusiak uztailaren azken egunetan ospatzen ditu, San Inazioaren omenez.
Arraibi kalea, 1
48330 LEMOA (Bizkaia)
Tel.: 946 313 459 · 946 313 005
Fax: 946 314 322
Email: lemoa@lemoa.net