Igorre Bizkaiko lurralde historikoaren barnealdean dago, Arratia eskualdean, hain zuzen. Eskualdeko herririk handiena da biztanlez. Udalerri honek gainera, paraje ikusgarria du inguruan, Urkiolako eta Gorbeiako parke naturalen artean kokatzen baita. Hori horrela, ibilaldi ugari egiteko aukera eskaintzen du eta horrez gainera, naturaren aldetik balio handiko guneak topatuko ditu bisitariak. Arratiako haranaren, kondaira eta pertsonaia mitologikoen lurraldearen, edertasuna azpimarratzen dute horiek.
Besteak beste, Mandola eta Aramotz mendiek inguratzen dute udalerria. Arratia ibaiak zeharkatzen du eta Indusi errekaren urak jasotzen ditu bidean. Zazpi auzok osatzen dute Igorre eta herrigunea bera Elexalde auzoan dago.
Udalerri mugakideak
Demografia
Igorrek 4.278 biztanle ditu.
Ondarea
Bertan, nabarmentzeko modukoa da Andre Mariaren parrokia, estilo askotako erretaulak dituen eliza. Halaber, hainbat baseliza daude Igorreko auzoetan. Santa Luzia auzoan esaterako, Elgetzuko San Kristobal ermita azpimarra daiteke baserrien artean. Angeluzuzeneko oinplanodun baseliza erromaniko berantiar estilokoa da eta barruan, XVI. mendeko erretaula neogotikoa du.
Jaiak
Herriko festa nagusiak ekainaren erdialdean ospatzen dituzte San Antonioren omenez; ekitaldi herrikoiz beteta etortzen dira urtero egunok, eta aparteko jai giroa izaten da herrian.
Elexalde, 1
48140 IGORRE (Bizkaia)
Tel.: 946 315 384
Fax: 946 315 455