Bedia Bizkaiko erdialdean dagoen udalerri txikia da, Arratia eskualdean. Mandoya eta Matiloarre mendiak ditu inguruan, eta Ibaizabal errekak mendebaldetik ekialdera zeharkatzen du herria. Bere azalera 16,5km2koa delarik.
Udalerri mugakideak
Demografia
Bediak 998 biztanle ditu.
Ondarea
Ondare historiko zein kultural zabala dauka Bediako udalerriak. Eraikin garrantzitsuena San Joan Bautista elizak osatzen du, hiru aldare eta gangadun habeartea dituen elizak, alegia. Bediako beste gune ikusgarri batzuk honako hauek dira: San Lorenzo ermita, Elexalde eskultura eta Bidekolea jauregia. Gainera, baserri zein errota ugariek eta dorretxeek ere zeresan handia dute herrian, eta guzti honengatik, euskal giro tradizionala mantentzen jakin duen herri atsegina da Bedia
Jaiak
Bediako jai nagusiak San Joanak dira eta ekainaren 24an eta 25ean ospatzen dituzte. Hala ere, San Lorenzo, San Roke eta San Martin jaietan ere ospakizun ugari izaten dira herrian.
J. Antonio Agirre Enparantza, 1
48390 BEDIA (Bizkaia)
Tel.: 946 314 200
Fax: 946 314 319
Email: idazkaritza@bedia.biz