Arteako Udala

 

Bizkaiko lurralde historikoan dago Artea (12 km2), Arratia eskualdearen bihotzean; ingurune paregabean dago herri hau, Gorbeiako Parke Naturalaren alboan. Inguruetan, gainera, honako herriok daude: Arantzazu, Areatza, Dima, Zeanuri, Zeberio eta Orozko.

Arratia eta Laureta ibaiek zeharkatzen dute herria, Gorbeiako inguruetan jaiotzen diren bi errekek, hain zuzen. Hala, paisaia natural ederra osatzen du Arteaga-Gaztelu-Elexabeitiako herriak, eta ibilbide zein paseo atseginak eginez ezagutu ditzakegu parajeok.

 

Udalerri mugakideak:

  • Ekialdean: Dima
  • Mendebaldean: Zeberio
  • Hego-mendebaldean: Orozko
  • Iparraldean: Arantzazu
  • Hegoaldean: Areatza

 

Demografia:

Artean 784 pertsona bizi dira.

 

Ondarea eta Historia:

Euskal Baserriaren Ekomuseoa dago Arteaga-Gaztelu-Elexabeitian 1997. urtetik, baserriaren munduko tradizioa eta ohiturak gorde eta ezagutarazteko asmoz. Era berean, Meñaka eraikinean kokatuta dagoen Jeltzaleen Agiritegi Historikoaren museoa ere ikusiko dugu, eta han Euskadiko historiaren azken mendean zehar ibilbide ederra egin dezakegu.

Bestalde ondorengo ondareak bizitatu daitezke: San Migel eliza, San Martin baselizara eta Torrea, Ugarte eta Galindo dorreak.

 

Jaiak:

Andra Mari zaindariaren jaiak dira Artean ospatzen dituzten festa nagusiak, irailaren 8an. Handik egun gutxitara egiten da ekitaldi handia, Merkartea nekazaritzako zein eskulangintzako azoka. Irailaren erdialdean antolatzen dute eta urtero jende asko biltzen da bertan.

 

Kontaktu Datuak:

Helbidea

Heriko plaza, 1
48142 ARTEA (Bizkaia)

Kontaktua

Tel.: 946 739 205
Fax: 946 739 217

Website

www.artea-udala.org

 

Landa Garapenerako Alkartea | Asociación de Desarrollo Rural | Gorbeialde
C/ Askatasun, 34-A · 48143 AREATZA (Bizkaia) · 94 631 55 25