Areatzako Udala

 

Bizkaiko lurralde historikoaren barrualdean dago Areatza (9,1 km2) udalerria, Arratia-Nerbioi eskualdean, eta Gorbeia mendiak, Bizkaiko mendirik garaienak, babesten du herria.


Gorbeiako magalean egonik, Areatza mendi-ibiliak egiteko abiapuntua da mendizale askorentzat. Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko gunerik ederrenetakoa da Gorbeiako Parke Naturala, balio natural zein kultural handikoa.

 

Udalerri mugakideak:

  • Iparraldean: Artea
  • Hego eta Ekialdean: Zeanuri
  • Mendebaldean: Orozko

 

Demografia:

Areatzan 1175 biztanle daude.

 

Ondarea eta Historia:

Areatzara iritsi bezain laster, hango alde zaharrean murgilduko gara, harrizko kale estuetatik barrena. Bertan, herriko etxe bereziak ikusteko aukera izango dugu, euskal kutsua duten eraikinak, hain zuzen.

Interes handiko ondare arkitektonikoa dauka Areatzak; hori dela eta, monumentu multzo izendatu zuen Eusko Jaurlaritzak. Arratia ibaiaren eskuinaldean eta Zubizarra zubiaren aurrean, Santa Isabel komentua aurkitzen da.  Bestalde San Bartolome eliza, XIX. mendean eraikitako eraikina bizita daiteke. Plazaren inguruan dauden herriko eraikin esanguratsuak ere ezin daitezke galdu: Gortazar jauregira, Riscal jauregira eta udaletxe neoklasikora, besteak beste.

Jaiak:

San Bartolome

 

Kontaktu Datuak:

Helbidea

Gudarien plaza, 7
48143 AREATZA (Bizkaia)

Kontaktua

Tel.: 946 739 010
Fax: 946 317 165
Email: idazkaritza.areatza@bizkaia.org

Website

www.areatza.net

 

Landa Garapenerako Alkartea | Asociación de Desarrollo Rural | Gorbeialde
C/ Askatasun, 34-A · 48143 AREATZA (Bizkaia) · 94 631 55 25