Arratia-Nerbioi eskualdean dago Arantzazuko udalerria (3,8 km2), Bizkaia lurralde historikoaren hegoaldean, eta Arratia ibaia igarotzen da udalerritik.
Landa giroa nagusi da herrian, eta baserri zein baseliza ugari topa ditzakegu Arantzazuko lurretan. Beraz, euskal arkitektura herrikoia ezagutzeko aukera paregabea eskeintzen du. Landa-turismorako ere egokia da inguru hau, Gorbeiako Parke Naturala oso gertu baitago.
Udalerri mugakideak:
Demografia:
Arantzazun 358 biztanle daude.
Ondarea eta Historia:
Bizkaiko artzapeza Arantzazun bizi izan zen XIV. mendean eta han zuen epaitegia. Hala, mendixka ugariz osatutako paisaia eder horretan, eraikin historiko asko daude. Arratia ibaiaren inguruetan, Pedro Apostolu Deunaren eliza ikusgarria, erretaula barroko ederra duen XII. mendeko tenplua. Halaber, Zelaia zubia, Errotalde errota, Atutxa Etxeko armarria eta Vildosola Arantzazugoiti auzoko zubia ere nabarmentzeko moduko monumentuak dira.
Jaiak:
Herriko jai nagusiak San Pedroak dira, ekainak29an ospatzen direlarik.
Zelaia, 1
48140 ARANTZAZU (Bizkaia)
Tel.: 946 315 689
Fax: 946 315 456
Email: mauriarte.arantzazu@bizkaia.org