Fecha de Publicación: 26/04/2019
Gure geografiako paraje eta txoko ezberdinak ezagutzeko erarik egokiena oinez ibiltzea eta bazterrak arakatzea da. Eta aukera hori eskaintzen du datorren iganderako, maiatzaren 5ean Joko Alai elkarteak.
Oinezko martxa honekin antolatzaileek bilatzen dituzten helburuak honako hauek dira: alde batetik, herritarrei zein kanpotik hurbiltzen diren bisitariei Zeanuri (Bizkaia) eta bere auzoak ezagutzera ematea; eta, bestetik, Zeanuriren historian errotek izan duten garrantzia ezagutaraztea. Ez dira gutxi, izan ere, herri honetan ezagutzen diren edota han-hemenka azaltzen diren errotak edo erroten arrastoak: guztira hemezortzi —gehienak bertan behera utzita, baina beste batzuk zaharberrituta—, denak hidraulikoak. Ibilbidean zehar bederatziren ondotik igaroko dira ibiltariak eta hirutan —Errotabarrin, Ibargutxin eta Olabarrin— sartu-irtena egiteko aukera izango dute.
IBILALDIARI BURUZKO XEHETASUNAK
* Eguna: maiatzaren 5a, igandea.
* Izena ematea: 08:30etik aurrera, herriko plazan. 5 € (umeak doan)
* Irteera: 09:00etan.
* Ibilbidea: 18 kilometro. Haurrentzat ibilbide laburra: 12 kilometrokoa.
* Jan-edana: Ibilbidearen erdialdean jan-edana banatuko du Gastronomía Cantábrica-k.
* Ibilaldiaren hasieran Errotabarriko errotan sartu-irtena egiteko aukera izango dute ibiltariek, zazpigarren kilometroan Ibargutxikoan eta azken kilometroan Olabarriko errotan.
* Antolatzailea: Joko Alai Elkartea.
* Laguntzaileak: Gastronomía Cantábrica, Lankidego Lantalde, Zeanuriko Udala, Gorbeialde, Sagarna Txokoa, Zeanuriko Jubilatuen Taberna
Zeanuriko Erroten XIV ibilaldia (.pdf 525,25 KB)