Fecha de Publicación: 22/04/2013
Euskadin aitzindaria den ekimen hau, Enkarterri eta Arratia-Nerbioi eskualde bizkaitarren bat-egite estrategikoaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaren emaitza da. «Bizkai barrualdeko inguru ederretan bisitariek turismo eskaintza zabala eta nahierara gozatzeko aukera izan dezatela, horixe da gure asmoa», adierazi dute Enkarturreko eta Gorbeialde Landa Garaperako Elkarteko arduradunek.
Eta Basque Mountains ezagutarazteko, urtebeteko programazio estrategikoa zehaztu dute. Bide horretan hainbat ekintza burutuko dituzte, besteak beste, Estatuko eta nazioarteko turismo azoka garrantzitsuenetara joatea, Iparraldean sustapen-kanpaina abiatzea eta saltoki-gune handietan salmenta-kanpainak egitea. «Turista izan daitezkeen guztiengana iritsi nahi dugu, hur-hurretik eta zuzenean, gure iritziz horixe estimatzen dute-eta gaur egungo turistek: hurbiltasuna eta tratu pertsonalizatua», azpimarratu dute proiektuaren bultzatzaileek.
Eta horretan ibili dira egunokaz Kataluniako Turismoaren Nazioarteko Azokan. Euren erakustokia ipini dute bertan, eta izan ere, Euskadiko ordezkari bakarrak izan dira.
Basquemountains (.doc 27 KB)