Fecha de Publicación: 20/02/2013
Ugao-Miraballesko Historia Ezagutzeko Zentroak eta Kultura sailak hiribildu hau sortu zeneko 638. urteurrena ospatzeko asmoz Ugao-Miraballesko II. Indaba Lehiaketa antolatu dute.
Hemedik gutxira, ospakizunaren egitarau osoa aurkeztuda da.
TOKIA ETA EGUNA: Udalerriko plazan egingo da, 2013ko martxoaren 9an, 9:00etatik aurrera
LEHIAKIDEAK: Norbanakoek, familiek, elkarteek, koadrilek eman dezakete izena.
IZEN-EMATEA: Lehiaketan izena emateko moduak honako hauek izango dira:
Web orrialdean egongo den izena emateko orria betez
OSAGAIAK: Indabak betiko eran egin beharko dira, ahal izanez gero Euskal Herriko lurralde historikoetako indabak erabiliz (Tolosako indaba, Gernikakoa…). Ongailu klasikoak onartuko dira: txorizoa, odolostea, urdaia, saiheskia… baina ez da derrigorrezkoa izango guztiak erabiltzea.
KAZOLAK AURKEZTEA: kazolak 14:00etan aurkeztu beharko dira
TRESNAK: Su txikia edo gasa, mahaiak eta beharrezko tresnak lehiakideek ekarri beharko dituzte
EPAIMAHAIA: Epaimahaia gai honetan adituek osatuko dute eta hartuko duten erabakia apelaezina izango da.
SARIAK:
1. SARIA: 150,00 €
2. SARIA: 100,00 €
3. SARIA: 80,00 €
ERDI AROKO GIROTZE ONENARI SARI BEREZIA.
6.ETIK 10.ERA Produktu-sortak
MAHAIKIDEENTZAKO AULKIAK ETA MAHAIAK:
Antolakuntzak ipiniko ditu bazkaltzeko aulkiak eta mahaiak. Aldez aurretik erreserbak egin behar dira.
Informazio gehiagorako Historia Ezagutzeko Zentrora joan (Jane Jauregia) edo www.ugao-miraballes-museoa.org web orrialdean.
Prentsa oharra (.pdf 103,84 KB)