Fecha de Publicación: 28/10/2015
Ubide-Zeanuri. Larreen Mankomunitatearen IX. Zeharkaldia burutuko da urriaren 31n, larunbatean, duela mende bat baino gehiagotik Zeanuriko eta Ubideko Udalek larreen mankomunitateko kontuen kitapenerako urtero egiten duten batzarra aprobetxatuz. Gainera, zeharkaldi hau Bizkaiko Forua Aldundiak bultzatutako Ondarearen Europako Jardunaldien egitarauan barne sartu da, ibilbideak Erdi Aroan Bilbo eta Gasteiz lotzen zituen errege bidea jarraitzen baitu, eta bidarri horretatik igarotzen ziren Ubiden, Zeanurin eta Areatzan hain ugariak ziran errementerietan egindako burdinezko tresnak, bereziki perrak eta iltzeak.
IBILALDIARI BURUZKO XEHETASUNAK
* Eguna: Urriaren 31, larunbata.
* Izena ematea: Ubideko plazan, doan.
* Autobus zerbitzua (doan): * 09:00etan: Zeanuriko plazatik Ubidera, zeanuriztarrak edota Zeanurin kotxea uzten dutenak Ubideko abiapuntura eramateko. 2 €
* 13:30ean: Zeanuritik Ubidera, ubidarrak edota Ubiden kotxea utzi dutenak eramateko. 2 €
* Irteera: 10:00etan.
* Ibilbidea: 12 kilometro inguru. Bi ordu eta erdi inguruko iraupena, martxa lasaian.
*13:00etan: Ubideko eta Zeanuriko Udalbatzen bilera Zeanuriko Udaletxean bazka-larreen mankomunitateko kontuak egiteko eta bilera agiria sinatzeko.
* Antolatzaileak: Ipizki Taldea, Joko Alai Elkartea, Amexier Mendi Elkartea eta Ortuzar Ubideko Gazte Asanblada.
* Laguntzaileak: Zeanuriko Udala, Ubideko Udala, Gorbeialde Landa Garapenerako Elkartea, Arratiako Gurutze Gorria, BBK eta Bizkaiko Foru Aldundia.
Ubide-Zeanuri IX.zeharkaldia2015 (.pdf 1,34 MB)