NEKAZARITZAKO ELIKAGAIEN 16 SALMENTA-POSTU EGON DIRA LEMOAKO XIV. AZOKAN.

Fecha de Publicación: 14/11/2013

 
Lemoako Azoka Elizondo auzoan ospatu zan, azaroaren 10ean.
  • 12751_eu-kartela-m.jpg
    Kartela

Krisiaren mamuak gogor jo ditu nekazaritza azokak, eta Lemoakoa ere halatsu. Babesle nagusietako batek uko egin zuenean, beste alternatiba batzuen bila hasi behar izan zuten. Horrela gauzak, Gorbeialde Landa Garapenerako Elkarteak erabaki zuen laguntza ematea azoka hau antolatzeko, azaroaren 10ean, XIV. edizioa beteko du.

Bingen Larizgoitia Gorbeialdeko gerenteak, adierazi duenez “ahal dugun neurrian eutsi egingo diegu eskualdean egiten diren era honetako azokei, eta Kutxa Bank-en babesaren erretiragatik, baldintza desegokietan ez ospatzeko edo ez egiteko arriskuan daudela".

Halaber, Larizgoitiak lehentasunezkoa hartzen dau merkatu hauen jarraitutasuna, ze “ezinbestekoa baita lehen sektoreko produktuak kontsumitzaileengana eramatea eta eurekin loturak eta harremanak egitea, urteko beste egun guztietan ere saltzeko aukera egon dadin”. Horretarako, haren iritziz, “hau da bide egokia, galdu behar ez duguna”.

Lemoako Azoka Elizondo auzoan egin zan. Aurten 16 salmenta-postu egon dira. Salgai egon dira: gazta, ogia, euskal pastela, eztia, txakoli, hestebeteak, okela, fruitak eta barazkiak.

 

Deja un nuevo comentario:

Al dejar un comentario aceptas la política de protección de datos de Gorbeialde y la política de publicación de opiniones en el sitio.

 

Berriak

 

Landa Garapenerako Alkartea | Asociación de Desarrollo Rural | Gorbeialde
C/ Askatasun, 34-A · 48143 AREATZA (Bizkaia) · 94 631 55 25