Fecha de Publicación: 20/06/2013
GORBEIALDEA. (2013-06-18)- “Nekazaritza eta gizartea” izango dituzte hizpide eta gogoetarako gai datorren ostiralearako, ekainak 21, “Itxina” Orozkoko Abeltzaintza Elkarteak antolatu duen hitzaldi-solasean. Hantxe izango dira, mahainguruan, Orozkoko Udaleko hiru talde politikoen ordezkariak,Gontzal Pikaza abeltzaina eta Terreña Arrazako Euskal Herriko Federazioko presidentea, Zigor Gorostiaga piriniotar arrazako ganaduzalea, Bizkaibarne Txakolina-ko Guillermo Iturriondobeitia eta Esnetik kontsumo kooperatibako ordezkari.
Jardunaldia Orozkoko Museoan egingo da, 19:30etik aurrera. EtaSonia Barrondoantolakuntzako kideak esan digunez, «bertaratzen direnek kontzeptu berri bat bereganatzeko aukera izango dute: nekazaritza kalitatezko jakien sortzaile eta ondare kultural eta genetikoaren bermatzaile izan daitekeela».