Mendinetek landa inguruko garapen ekonomikoa bultzatzeko Leader laguntzak eskatzeko epea zabaldu du

Fecha de Publicación: 31/10/2023

 
Mendinet, Euskadiko Tokiko Ekintza Taldeak, LEADER eremuko landa-udalerrien sustapen, garapen eta dibertsifikazio ekonomikorako laguntzak eskatzeko deialdia zabaldu du 2023ko urriaren 31an.   

Lau neurri nagusi eta berritasun bat:

  1. Ekintzailetzarako eta barne-ekintzailetzarako neurria, enpresa berriak sortu eta hasieran abian jartzeko eta proiektu ekintzaileak garatzeko. 
  2. Nekazaritzakoak ez diren enpresetan eta nekazaritza-dibertsifikazioan inbertsioak egiten laguntzeko neurria, mikroenpresak, enpresa txikiak eta enpresa ertainak sortzen eta garatzen laguntzeko, eta nekazaritzakoak ez diren jardueretan inbertsioak egiten dituzten ustiategietan dibertsifikazioari laguntzeko, nekazaritzako produktuen eta nekazaritzako elikagaiak ustiategitik kanpo merkaturatzea barne. 
    1. Besteren kontura kontratatzeko neurria, langileak besteren kontura kontratatzeko, landa-populazioari eusten edo hura zabaltzen laguntzen duten lanpostu berriak sortze aldera. 
    2. Guneak gaitzeko neurria, hirugarren pertsonentzako ekonomia‑jarduerarako guneak sortzeko edo egokitzeko. Guneek/lokalek hainbat erabilera izan ditzakete (coworking-a, bulegoak, ostalaritza, etab.). Laguntza-lerro hau berria da. Bere helburua, Euskadin landa‑ingurunean, ekintzailetza eta enpleguaren sorrera sustatzea. Soilik EAEko Toki-Erakundeek eska dezakete laugarren laguntza lerro hau.

Non eta noiz egin eskaera

LEADER programarako eskaerak egiteko epea hamabost egun naturalekoa izango da aurten; urriak 31tik azaroaren 14ra arte. Eskatzaile guztiek kanal elektronikoaren bidez izapidetu beharko dituzte eskaerak www.euskadi.eus/Nirekarpeta gunean. Interesdunek izapidea burutzeko sinadura elektronikoa burutzeko ziurtagiri elektronikoa beharko dute.

Euskadiko Landa Garapenerako Elkarteek euren eskualdeetan LEADER dirulaguntzari buruzko informazioa eta aholkularitza zuzena eskaintzen dute https://www.mendinet.org/eu/entitate-elkartuak/. Bestalde,  MENDINETek informazio orokorra eskaintzen du baita ere https://www.mendinet.org/eu/leader-laguntzak/

Documentos relacionados:

LEADER 2023 (.pdf 102,8 KB)

 

Deja un nuevo comentario:

Al dejar un comentario aceptas la política de protección de datos de Gorbeialde y la política de publicación de opiniones en el sitio.

 

Berriak

 

Landa Garapenerako Alkartea | Asociación de Desarrollo Rural | Gorbeialde
C/ Askatasun, 34-A · 48143 AREATZA (Bizkaia) · 94 631 55 25