IV. NAZIOARTEKO TOPAKETA LANDA EREMUKO EMAKUMEEN esperientzia inspiratzaileak

Fecha de Publicación: 11/02/2025

 
2024ko urriaren 15etik 18ra bitartean Landa Eremuko Emakumeen IV. Nazioarteko Topaketa egin zen, redmujeres.net, Zabalketa eta AYNI Emakumearen Hezkuntza eta Garapenerako Zentroak bultzatuta. Aldaketak ereiten: Emakume nekazari ekintzaileak eta tokiko politika publikoen eraginean duten rola lelopean, Kolonbia, Bolivia, Peru eta Euskadiko emakume ordezkariek laugarren aukera bat izan zuten beren burua aitortzeko, esperientziak partekatzeko eta abian zegoen aliantza-sarea osatzeko.  

Sucre (Bolivia) hiria izanik topaketa berri honen anfitrioia, streaming bidezko gune presentzial eta bizia eskaini zen. Bertan, gainditze-testigantzaz betetako jardunaldiei aurpegiak jarri zitzaizkien, testuinguru desberdin batean, emakumeen garapen ekonomikoaren parte-hartzea zailtzen eta oztopatzen duena, batez ere landa-eremuetakoa.


Dozena bat lurralde desberdinetako tokiko landa-eremuko ia ehun emakume bertaratu dira eta parte hartu dute laugarren topaketa honetan. Emakumeen ahalduntze politikoari heltzeaz gain, aukera-desberdintasunei batera aurre egiteko eta emakumeen gainditze-esperientzien berri emateko ere balio izan du. Horregatik guztiagatik, eta landa-eremuetan erreferente izaten ari diren emakumeen esku-hartzeak ahaztuta geratzen ez direlako, haien testigantzak jasotzen dira kontakizun honetan.
 
 

Deja un nuevo comentario:

Al dejar un comentario aceptas la política de protección de datos de Gorbeialde y la política de publicación de opiniones en el sitio.

 

Berriak

 

Landa Garapenerako Alkartea | Asociación de Desarrollo Rural | Gorbeialde
C/ Askatasun, 34-A · 48143 AREATZA (Bizkaia) · 94 631 55 25