Fecha de Publicación: 10/02/2014
Urtero lez, aurten be San Balendin jaiak ospatuko dira Zeanuriko (Bizkaia) Eleizondo auzoan, Piedadea izenaz ezagutzen dan ermitearen iguruan, zezeilaren 16an, domekan, San Balendin egunaren hurrengo domekan.
Egitaraua apala, baina, aldi berean, bitxia antolatu dabe eleizondotarrek: 11:30ean mezea izango da Andra Mari parrokian; meza ostean, San Balendinen irudia parrokiatik 50 bat metrora dagoan ermitara eroango dabe prozesinoan, datorren urtera arte bertan ixteko, eta jarraian ermitearen aurreko artearen neurketeari ekingo deutsie. Neurketearen akta sinatu eta gero, aurtengo maiordomoak, Mª Luisa Emaldik, datorren urtekoari, Dionisia Zuluagari, agiri-liburua eta ermitearen giltzea pasatuko deutsoz. Ostean, barauskarria —urdaia, pamitxea eta ardaoa— banatuko da bertara hurreratzen diranen artean. Ekintza horreek herriko txistularien eta bertsolarien kantuen artean burutuko dira.
Egitarau honetan aitagarria da orain dala 55 urte eleizondotarrek hasi eben eta orain dala sei urte, aldi batean bertan behera itxita egon ondoren, berreskuratu eta ofizialtasuna emon gura izan eutsien ekintzea: Piedadeko artearen neurketea.
ZEZILAREN 16ko SAN BALENDIN JAIEN EGITARAUA
- 11:30ean: * MEZEA, PARROKIAN. * MEZA OSTEAN SAN BALENDIN-EN IRUDIA PARROKIATIK PIEDADEKO ERMITARA PROZESINOAN EROANGO DA. * BARAUSKARRIAN JANGO DIRAN PAMITXEN BEDEINKAPENA
- 12:30ean: * PIEDADEKO ARTEAREN NEURKETEA (ohitura honen 55. urtea beteko da aurten) * DATORREN URTEKO MAOIORDOMOARI AGIRI-LIBURUA ETA ERMITAKO GILTZAK PASATZEA.
- 12:45ean: * BARAUSKARRIA: urdaia, ardaoa eta pamitxea.
Herriko txistulariek eta bertsolariek alaituko dabe giroa.
San Balendin 2014 (.pdf 567,3 KB)
Kartela 2014 (.pdf 1,29 MB)