Fecha de Publicación: 26/01/2023
Hazinnova ETEk modu erraz, azkar eta doan berritu ahal izateko zerbitzu bat da. Aholkularitza espezializatu batek enpresei laguntzen die produktuetan eta negozio-prozesuetan berrikuntzako mikroproiektuak ezartzen: fabrikazioa, logistika, merkaturatzea, administrazioa, kudeaketa, produktua, biltegiaren kudeaketa, merkatu berriak,
Gorbeialde LGEk, Innobasque-ko teknikarien laguntzarekin batera, eskualdean Hazinnova programa abian jartzea definitu du. Ekimen honen helburua Nerbioi eskualdeko enpresa txiki eta ertainei (Zaratamo, Ugao, Arrankudiaga, Zeberio, Arakaldo eta Orozko) enpresen jardueran eragina duten hainbat alderdiren etengabeko hobekuntzan laguntzea da.
Gorbeialde LGEren eginkizuna programa eskualdeko enpresen artean zabaltzea da, zertan datzan azalduz, prozesua erraztuz, beharrak identifikatzen direnetik proiektuak martxan jarri eta gauzatu arte, hau da, Hazinnova eragile baten lanak egitea.
Programan parte hartzen duten enpresek doako aholkularitza espezializatuko 50 ordu dituzte, Hazinnova agente bat dute prozesu osoan laguntzeko, gutxieneko karga administratibo batekin eta hiru hilabeteko epean emaitza nabariak lortzen.
Gorbeialde LGEk bigarren urtez jarraian parte hartzen du programa honetan eta orain arte 5 ETEk parte hartu dute. Gorbeialde LGEtik programa honekin 2023an jarraitzearen aldeko apustua egiten dugu, eskualdeko enpresa txikientzako tresna ona delako.
Hona hemen 2021ean programan parte hartu duten enpresak:
2022. urtean:
Prentsa Oharra Hazinnova Gorbeialde 2022 (.pdf 145,24 KB)