Euskal ETEek erabilgarri dute jadanik Hazinnova ekimen berria, berritzen has daitezen SPRI Taldearen eta Innobasque-n eskutik

Fecha de Publicación: 15/07/2019

 
2019ko uztailaren 12a. 2.400 euskal ETEk erabilgarri dute dagoeneko Hazinnova zerbitzu berria. SPRI Taldeak eta Innobasque-Berrikuntzako Euskal Agentziak joan den martxoan abiarazitako ekimen horrek 500 proiektu inguru jarriko ditu martxan enpresa parte-hartzaileen berrikuntza- eta lehiakortasun-indizeak hobetzeko. 

2,5 milioi eurorekin hornitua, ekimen honek 2.400 enpresarenganaino iritsi nahi du eta 500 proiektu mobilizatu nahi ditu, lana antolatzeko modu berriei buruzkoak nahiz produktu eta zerbitzuak merkaturatzeko metodo berriei buruzkoak

40 agentez (tokiko garapen agentziak, klusterrak, merkataritza ganberak eta enpresa-elkarteak) osatutako sare batek hiru lurraldeetako enpresak mobilizatuko ditu eta laguntza emango die prozesu osoan

 -  Helburua da Euskadiko eskualde guztietan kokatuta dauden eta berritzeko joerarik ez duten enpresa txikietara iristea, eta lehen esperientzia eskaintzea dohainik eta modu sinple eta azkar batean

 

Documentos relacionados:

Prentsaurrekoa (.pdf 120,54 KB)

 

Deja un nuevo comentario:

Al dejar un comentario aceptas la política de protección de datos de Gorbeialde y la política de publicación de opiniones en el sitio.

 

Berriak

 

Landa Garapenerako Alkartea | Asociación de Desarrollo Rural | Gorbeialde
C/ Askatasun, 34-A · 48143 AREATZA (Bizkaia) · 94 631 55 25