Fecha de Publicación: 22/08/2014
Laburpen moduan, hona hemen laguntza programa bakoitzaren helburua:
A) EREIN PROGRAMA
Programarako 6,6 miloi euro daude, eta horregaz landa guneetan sustapen eta garapen jarduerak eta inbertsioak finantziatuko dira. Zehazki, honako hauekaz lotura daben jarduerak bultzatuko dira: landa guneetako ekonomiarako eta biztanleentzako oinarrizko zerbitzuak sortu eta hobetzeagaz, zerbitzu horreik berritu eta garatzeagaz, landa inguruneetako ondarea babestu eta hobetzeagaz, enpresak sortu, handitu eta modernizatzeagaz (baita enpresen laguntzarako azpiegiturak ere), enpleguagaz eta etxebizitzagaz.
B) LEADER PROGRAMA
Programarako 4 milioi euro baino apur bat gehiago dago. Laguntza honekaz asmoa da garapen sozioekonomikoa bultzatzea, landa guneetako biztanleriari eusten laguntzeko, gune horietako enplegu aukerak sustatuz eta bertako biztanleen bizi kalitatea hobetuko daben ekipamenduak eta zerbitzuak hobetuz.
Eskaerak Gorbeialde Landa Garapen Alkarteko bulegoan batuko dira eta mesedez eskatzen dan dokumentazio guztia ez itxi azkenengo ordurarte ekarteko.
Edozein zalantza eukin eskero deitu gure telefonora: 94 631 55 25
Erein eskaera (.pdf 405,49 KB)
Leader eskaera (.pdf 609,05 KB)
2014ko Leader deialdia (.pdf 235,76 KB)
2014ko Erein deialdia (.pdf 219,64 KB)
Check-list Erein (.doc 35 KB)
Check-list Leader (.doc 143 KB)
Alta de terceros (.pdf 32,44 KB)