Fecha de Publicación: 03/05/2013
GORBEIA. (2013-05-03)- Expovacaciones azokaren 22. edizioak formatu berritzailea ekarri du aurten Bilbao Exhibition Centre-ra. Aldi berri honetan, turismo sektorearen joerak eta bidaiarientzako esperientziak izango dira azokaren ardatzak.
Abaguneaz baliatuta, Basque Mountains ere BECera bertaratu da, jendaurrean aurkeztera. Eta aurkezpena ospatzeko, sano eskaintza tentagarria iragarri dute Bizkai barrualdeko haran berdeak ezagutu nahi dituztenentzat: % 40ko deskontua bi eskualdeotako 15 ostatuetan. Eskaintzaz baliatzeko, Basque Mountainsek Expovacacionesen ipini duen standera hurreratzea, horixe baino ez duzue egin behar. Igandera arteko epea dago.
Hala ere, eta BECera hurbiltzerik ez dutenentzat, sustapena maiatzaren 8ra arte luzatuko dute, baina orduan deskontua % 25ekoa izango da. Argibide gehiago jakin nahi duenak gure webgunean aurkituko ditu jakingarri guztiak: http://www.basquemountains.com
NOR GARA?
BASQUE MOUNTAINS Arratia-Nerbioi eta Enkarterri eskualdeen lankidetzaren emaitza da. Bertoko inguru natural erakargarriak merkaturatzeko ahaleginena, elkarlanean hasi dira Gorbeialde Landa Garapenerako Elkartea eta Enkartur-Enkarterriko Turismoa, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin.
Produktu berritzailea diseinatu dute, Bizkaian turistak gehienbat Bilbo eta kostaldearen artean mugitzen direla aprobetxatuz, mendialdeko natura, kultura eta gastronomia erakargarritasunak Estatuko eta nazioarteko merkatuetan kokatzeko.
Euskal Herritik kanpo salduko den produktu honen barruan bilduko dituzte Gorbeialdeko eta Enkarterriko mendi ibilaldiak, mendi bizikletako txangoak eta naturarekin lotuta eskualde bietan egin daitezkeen bestelako turismo mota guztiak.
Descuentos (.doc 550,5 KB)