Bagilearen 16an egingo da Arratiatik Urkiolarako errogatibea

Fecha de Publicación: 04/06/2018

 
Autobusez, eta Dimatik, Igorretik eta Zeanuritik oinez egiteko aukerea izango da.

“Urkiola joan, zapatak urrutu... Aita San Antoniok barriak egingo ditu…” dino kopla zaharrak, eta oinetakoak urrutzeko aukerea izango dabe Arratiako oinezko errogatiban parte hartu gura dabenek. Bagilearen 16an, zapatuan, egingo da Urkiolara, Paduako San Antonioren santutegira errogatibea. Tradizinoa jarraituz, San Antonio egunaren osteko zapatuan izaten da arratiarren errogatiba eguna; lehenago herri bakotxak bere errogatibea antolatzen baeban be, azken urteotan, Arratiako parrokia guztiak aldi berean joaten dira Urkiolara, bailarako abadeakaz batera; horretarako, Arratiako Udalen Mankomunitateak lau autobus ipiniko dauz. Autobusean joan etorria egiteko, ala etortzeko baino ez bada, izena emon behar da aste bete lehenago. Dana dala, erromes guztiak ez dira autobusean joango, batzuk euren kotxeetan eta beste batzuk oinez joango dira eta.

INFORMAZINO GEHIAGO:

www.arratia.tk / Bideoa: https://youtu.be/ZLtG135v4nE

Nortzuk ziran Leon eta Maurizia: http://arratiaeliza.blogspot.com.es/2012/08/artea-leon-eta-maurizia-gogoan.html

Documentos relacionados:

ERROGATIBEA 2018 (.pdf 396,47 KB)

 

Deja un nuevo comentario:

Al dejar un comentario aceptas la política de protección de datos de Gorbeialde y la política de publicación de opiniones en el sitio.

 

Berriak

 

Landa Garapenerako Alkartea | Asociación de Desarrollo Rural | Gorbeialde
C/ Askatasun, 34-A · 48143 AREATZA (Bizkaia) · 94 631 55 25