Bagilearen 15an egingo da Arratiatik Urkiolarako errogatibea

Fecha de Publicación: 29/05/2019

 
Autobusez, eta Dimatik, Igorretik eta Zeanuritik oinez egiteko aukerea izango da.

“Urkiola joan, zapatak urrutu... Aita San Antoniok barriak egingo ditu…” dino kopla zaharrak, eta oinetakoak urrutzeko aukerea be izango dabe Arratiako oinezko errogatiban parte hartu gura dabenek.

Bagilearen 15ean, zapatuan, egingo da aurten Paduako San Antonioren Urkiolako santutegira errogatibea. Tradizinoa jarraituz, San Antonio egunaren osteko zapatuan izaten da arratiarren errogatiba eguna; lehenago herri bakotxak bere errogatibea antolatzen baeban be, azken urteotan,  Arratiako parrokia guztiak aldi berean joaten dira Urkiolara, bailarako abadeakaz batera.

Antolaketeagaz arduratzen dan parrokia, Areatzakoa da eta aurtengo errogatibearen lemak Bere antz eta irudiko egin gaitu” izenburua daroa.

INFORMAZINO GEHIAGO: www.arratia.tk /

Bideoa:   https://youtu.be/eY4A0pF6zbU

 

Documentos relacionados:

Errogatibea 2019 (.pdf 150,8 KB)

 

Deja un nuevo comentario:

Al dejar un comentario aceptas la política de protección de datos de Gorbeialde y la política de publicación de opiniones en el sitio.

 

Berriak

 

Landa Garapenerako Alkartea | Asociación de Desarrollo Rural | Gorbeialde
C/ Askatasun, 34-A · 48143 AREATZA (Bizkaia) · 94 631 55 25