BAGILAREN 20an EGINGO DA ARRATIATIK URKIOLARAKO ERROGATIBEA

Fecha de Publicación: 15/06/2015

 
Zeanuri eta Urkiola lotzen dituen PR-BI 1, oinezko ibilbidea inauguratuko da
  • 13863_eu-errogatiba-kartela-2015-m.jpg
    Errogatiba kartela 2015
  • 13867_eu-urkiola-xs.jpg
  • 13873_eu-urkiolara-xs.jpg
  • 13879_eu-bidea-markatzen-xs.jpg
  • 13885_eu-2014ko-errogatibea-xs.jpg

“... Aita San Antoniok barriak egingo ditu” dino kopla zaharrak, eta oinetakoak urrutzeko aukerea izango dabe Arratiako oinezko errogatiban parte hartu gura dabenek. Bagilearen 20an, zapatuan, egingo da Urkiolara, Paduako San Antonioren santutegira errogatibea. Tradizinoa jarraituz, San Antonio egunaren osteko zapatuan izaten da arratiarren errogatiba eguna; lehenago herri bakotxak bere errogatibea antolatzen baeban be, azken urteotan,  Arratiako parrokia guztiak aldi berean joaten dira Urkiolara, bailarako abadeakaz batera; horretarako, Mankomunitateak hiru autobus ipiniko dauz. Autobusean joan etorria egiteko, ala etorteko baino ez bada, izena emon behar da aste bete lehenago. Dana dala, erromes guztiak ez dira autobusean joango, batzuk euren kotxeetan eta beste batzuk oinez joango dira eta. Zeanuritik eta Dimatik Urkiolara oinezko ibilaldi gidatuak be prestatu dira.

PR-aren inaugurazioa eta bedeinkazinoa

Aurten be Arratiatik Urkiolara joateko oinezko ibilaldi gidatuak izango dira Dimatik eta Zeanuritik abiatuz. Dimako plazan goizeko 06:00etan izango da urteerea eta Zeanuriko plazan,  07:30etan. Gainera, aurten Zeanuri eta Urkiola lotzen dituen PR-BI 1 ibilbidearen bedeinkazinoa eta inaugurazinoa egingo da. Ibilbide labur hau joan dan aprilean Joko Alaiko Alkarteko boluntario talde batek seinalizatu eban Zeanuriko Udalaren laguntzeagaz eta errogatiba eguna bide horren inaugurazinoa egiteko aprobetxatuko da. PR-a Zeanuriko plazatik abiatzen da, Soloeta eta Makaztui auzuneetatik igaroz, Zumeltzako atsedenlekura zuzentzeko, eta hemendik santutegira dagozan 5,5 kilometroak egiteko, GR 12 (Euskal Herriko bidezidorra)  ibilbide luzea jarraitzen da. Martxa normalean, hiru ordu eta hamabost minutuan egin daiteken ibilbidea da.

Egitaraua

Aurtengo errogatibea “Emakumea Eleizean: egiteko bidea” lemapean egingo da. Hamaikak baino lehentxoago, ongietorria emongo jake oinez, autobusean edo euren kotxeetan Urkiolara hurreratutako arratiar erromesei. Ondoren, eta aspaldiko usadioa jarraituz, letaniak abestuz sartuko dira erromesak Urkiolako santutegira, 11:00etan Arratiako abadeak emongo daben mezea ospatzeko. Meza aurretik, Zeanuriko parrokiak —aurtengo errogatibearen antolatzailea— lemeagaz bat datorren antzerki labur bat eskainiko deutsee Urkiolara hurreratzen diranei. Eta ekitaldi honegaz  egitarauari amaierea emongo jako. Autobusean etorritakoak 13:00etan euren herritara itzuliko dira.

INFORMAZINO GEHIAGO:       www.arratia.tk

Documentos relacionados:

Errogatiba Arratia 2015 (.doc 869,5 KB)

 

Deja un nuevo comentario:

Al dejar un comentario aceptas la política de protección de datos de Gorbeialde y la política de publicación de opiniones en el sitio.

 

Berriak

 

Landa Garapenerako Alkartea | Asociación de Desarrollo Rural | Gorbeialde
C/ Askatasun, 34-A · 48143 AREATZA (Bizkaia) · 94 631 55 25