Fecha de Publicación: 09/02/2015
Bilbotik Durango eta Arratiarako Tranbia Elektrikoa. 50 urte Arratiako Tranbia barik erakusketak Zeanurin hasi zuen bere ibilbidea urtarrilaren 30ean eta datorren ostiralean, otsailaren 13an lehen geldialdia egingo du Igorren; bertan egongo da ikusgai hilaren 27ra arte. Arratsaldeko 19:00etan inauguratuko da Igorreko Lasarte Aretoan. 150 argazkik, zinema irudiek (Julian Elejoste, Felipe Manterola eta NODOren grabazioek), prentsa albisteek, grafikoek, tranbiako txartelek eta maketek osatzen dute erakusketa. Gainera, Juanjo Olaizolak —Burdinbidearen Euskal Museoko zuzendariak— Arratiako Tranbiaren historiari eta garrantziari buruz hitz egingo du.
Ehun urtetik gora igaro dira, gehienbat Arratiako tranbia izenaz ezagutzen den Bilbotik Durango eta Arratiarako Tranbia Elektrikoa jaio zenetik; eta 2014ko azaroaren 30ean bere heriotzaren 50. urteurrena bete zen. Urteurrena aitzakiatzat hartuz, eta garraiobide zahar haren gorabeherak ezagutzera emateko asmoz, Zertu Kultur Elkarteak, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesaz, Bilbotik Durango eta Arratiarako Tranbia Elektrikoa. 50 urte Arratiako Tranbia barik erakusketa ibiltaria antolatu du. Igorren otsailaren 13a eta 27a bitartean egongo da ikusgai, eta hurrengo geltokiak Lemoa, Galdakao, Areatza, eta Bilbo izango dira. Azken geldialdia Bilbon, Bizkaiko Foru Liburutegian egingo du; hemen urritik abendura izango da ikusgai.
Arratiako tranbia (.pdf 461,5 KB)