50 URTE ARRATIAKO TRANBIARIK GABE

Fecha de Publicación: 26/01/2015

 
Bilbotik Durango eta Arratiarako Tranbia Elektrikoa. 50 urte Arratiako Tranbia barik erakusketa ibiltaria inauguratuko da Zeanurin urtarrilaren 30ean

Ehun urtetik gora igaro dira, gehienbat Arratiako tranbia izenaz ezagutzen den Bilbotik Durango eta Arratiarako Tranbia Elektrikoa jaio zenetik; eta 2014ko azaroaren 30ean bere heriotzaren 50. urteurrena bete zen. Urteurrena aitzakiatzat hartuz, eta garraiobide zahar haren gorabeherak ezagutzera emateko asmoz, Zertu Kultur Elkarteak, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesaz, Bilbotik Durango eta Arratiarako Tranbia Elektrikoa. 50 urte Arratiako Tranbia barik erakusketa ibiltaria antolatu du.
Inaugurazio ekitaldia, urtarrilaren 30an, ostiralean, arrastiko 19:30ean izango da Zeanurin, Felipe Manterola erakusketa-aretoan. 150 argazkik, zinema irudiek, prentsa albisteek, grafikoek, tranbiako txartelek eta maketek osatzen dute erakusketa. Gainera, Juanjo Olaizolak —Burdinbidearen Euskal Museoko zuzendariak— Arratiako Tranbiaren historiari eta garrantziari buruz hitz egingo du. Zeanuri erakusketaren abiapuntua bada, beste “geltoki” batzuk Igorre, Areatza, Lemoa, Galdako eta Bilbo izango dira. Azken geldialdia Bilbon, Bizkaiko Foru Liburutegian egingo du, eta hemen urritik abendura izango da ikusgai.

Documentos relacionados:

Tranbia erakusketa (.pdf 1,17 MB)
Diptikoa (.pdf 1,44 MB)
Kartela (.pdf 114,13 KB)

 

Deja un nuevo comentario:

Al dejar un comentario aceptas la política de protección de datos de Gorbeialde y la política de publicación de opiniones en el sitio.

 

Berriak

 

Landa Garapenerako Alkartea | Asociación de Desarrollo Rural | Gorbeialde
C/ Askatasun, 34-A · 48143 AREATZA (Bizkaia) · 94 631 55 25